eus || cas || eng

 

 
VISIO2007 < Antolatzaileak > leia || bai-zaintek || ideko < Kontakto
> AURKEZPENA
> BILTZARRAREN EGOITZA
> EGITARAUA
> IZENA EMATEKO ORRIA
> IDAZKARITZA TEKNIKO ETA ZIENTIFIKOA
> PROPOSAMENAK BIDALTZEA
> BABESLEAK / STANDAK
> EGUTEGIA
> POST-BILTZARRA
------------------------------------------------
> ALBISTEAK :
------------------------------------------------
img

BAI Berrikuntza Agentzia

BAI Berrikuntza Agentzia Bizkaiko Berrikuntza eta Ekonomi Sustapen Sailak Bizkaian berrikuntza bultzatzeko sortu duen erakundea da. Hona hemen haren ezaugarriak: zerbitzua emateko gogoa izatea; ekin-ekinean aritzea, BAI erakunde eragilea izan dadin; eta sarean lan egitea, euskal berrikuntza sistemako beste eragile batzuekin elkarlanean: gobernua, foru aldundiak, teknologia zentroak, unibertsitatea, tokiko garapen agentziak eta zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresak.  BAIren jardueraren ardatza Enpresa Txiki eta Ertainetan dago. Haiei begira zenbait zerbitzu eta tresna prestatu ditu, beren enpresa kulturan berrikuntza txertatzen laguntzeko asmoz.  BAI taldean diseinu, teknologiaren zaintza eta enpresa kudeaketa adituak daude.
Zerbitzuon artean aipagarria da Zaintza Estrategiko Lehiakorra (Zaintek).
Zerbitzu honek ETEei beren negoziorako informazio estrategikoa arin eta eraginkortasunez eskuratzeko aukera ematen die. Zaintek ekimena 2002an jarri zen abian eta 2006an BAI agentziaren  eskema orokorrean txertatu zen, ETEetan berrikuntzari ekiteko tresna nagusietako bat dela uste dugulako. Urteotan zehar batez beste 475 zaintza ekintza egin ditu urtero (kontsultak, alertak eta EISak) 190en bat enpresatan.

img
 
img img img
~ Telf.: +34 945 298 144 ext. 137 - Fax.: +34 945 298 217 ~