eus || cas || eng

 

 
VISIO2005

> AURKEZPENA
> INFORMAZIO OROKORRA
> EGITARAUA
> HIZLARIAK
> ANTOLATZAILEAK
> KONTAKTUA
> VISIO2005 ONDORIOAK
--------------------------------------------

img
img  

LEIA Fundazioak, Centro de Desarrollo Tecnolgicok eta Zaintek, Bizkaiko Foru Aldundiko Zaintza Teknologiko eta Adimen Ekonomiko Zerbitzuak Bilboko Euskalduna Jauregia aukeratu zuten zaintza eta adimenari buruzko lehen biltzarra egiteko. Bertan enpresa txikietako, korporazio handietako, unibertsitate, merkataritza ganbera, zentro teknologiko eta administrazioetako profesionalak bildu ziren.

VISIO 2005, Zaintza eta Adimen Sistematikoa Antolakundeentzat Biltzarra urriaren 24 eta 25ean burutu zen eta 140 pertsonak parte hartu zuten. Bi egunetan zehar bertaratu zirenek 13 herrialdetako profesionalei entzun zieten, osoko saioetan eta aldi berean egin ziren tailerretan, honako gaiak jorratzeko: benchmarking, zaintzaren profesionalen sare bat eratzea, jarduera hauetako finantziazio publikoa eta zaintza eta adimen tresnak.
Saioetan eta tailerretan agerian gelditu ziren edozein erakundetan dauden arazoak, besteak beste gaur egun profesionalek jasaten duten informazio saturazioa eta ingurutik jasotako informazioa antolatzeko zailtasunak, benetan esanguratsua dena zarata baizik ez denetik bereiziz. Helburua lehiakideen garapenean gaurkotuta egotea eta, honela, erabaki hobeak arinago hartzea.

Arazooi aurre egiteko hizlariek eta parte hartu zutenek konponbide batzuk aurkeztu zituzten: jakintza kudeatzeko sistema funtzionalak,teknologia alertarako plataforma handiak, intranet moduan, eszenatokiak egiteko informazio teknikoa aztertzea eta, besteak beste, ikerkuntza-leku berriak hautemateko merkatuak eta I+G emaitzak aztertzea.

urrengoa >>
 
img img img
~ Telf.: +34 945 298 144 ext. 137 - Fax.: +34 945 298 217 ~